Gure Esku Dago herri dinamikek galdera ikurren mosaikoak osatu eta zapatuan [ekainak 10] Bilbora joateko deia egiten jarraitzen dute. Hala, joan den barikuan Berriatuan egin zuten galdera ikurraren mosaikoa. Zapatuan, aldiz, Lekeition eta Debabarrenan galdeketak egin dituzten herrietako ordezkariek egin zuten, tartean mutrikuarrek.
Halaber, herri dinamiketako ordezkariek gogora arazi dute
autobusean izena emateko aukera dutela oraindik herritarrek.
Berriatuarren mosaikoa. Argazkia: Berriatuko Gure Esku Dago
Lekeitiarren mosaikoa. Argazkia: Lekeitioko Gure Esku Dago.
Debabarreneko herritarren mosaikoa.
Debabarrenan galdeketak egin dituzte herritarren agerraldia, tartean mutrikuarrak.