Eguraldia lagun izan ez duten arren, pozik itzuli dira Durangon jokatu den Euskadiko Txapelketatik eskualdeko atletak. Haizea handia zegoela eta, hainbat marka baliorik gabe utzi dituzte.
Orkatz Beitia ondarrutarrak Euskadiko Txapelketa irabazi zuen, 100 metroko proban. Real Sociedad taldeko korrikalariak 10,76 segunduko denboragaz irabazi zuen txapelketa, Alvaro Cerron eta Iker Aldamaren aurretik. Zorte txarragoa izan zuen Durango Kirol Taldeko Priscila Asiama ondarrutarrak, min hartu baitzuen luzera jauziko bigarren saiakeran, hondarraren egoera ez zelako bat ere ona.
Araitz Rincon garaipena ospatzen. Argazkia: Tximista
Lekeitioko
Tximista taldeak ere jende ugarirekin parte hartu zuen Euskadiko Txapelketan. Guztien emaitzekin pozik geratu ziren arren,
Araitz Rinconek Espainiako Txapelketarako lortutako sailkapena nabarmendu zuten. 800 metroko lasterketan 2 minutu, 20 segundu eta 60 ehuneneko denborarekin Espainiakora sailkatzeko gutxieneko marka lortu zuen.
Espainiako txapelketan egongo da bai eta ere
Ainara Mugartegi Solozabal atleta markina-xemeindarra. 400 metro leunetan eta 400 metro hesietan hartu zuen parte Durango Kirol Taldean ari den atletak, bietan emaitza onekin. Leunetan 3. geratu zen, eta hesietan 2. egin zuen eta Espainiako Txapelketan parte hartu ahal izateko gutxienekoa lortu zuen.
Uxue Barinagarrementeria markina-xemeindarrak, bestalde, 3. postua eskuratu zuen pisu jaurtiketan.