105 lagunek parte hartu dute Muxikako marrazki lehiaketan
Akuarela, tintea, argizaria, olioa edo bestelako teknikak erabilita marrazkia egin eta lehiaketara aurkeztera dituzte beraien lanak Muxikako 105 bizilagunek. Adin guztieetako herritarrak batzen dituen lehiaketa da hori; izan ere, bi urtetik aurrerako h...
Irati Perez nagusitu da, esaterako, A mailan (2 -5 urte), eta Ainize Zubia, berriz, B mailan (6-8 urte). D mailan (9-12 urte) Uxue Zendagortagalarzak irabazi du lehen saria eta E mailan sari bakarra eman dute; Leizuri Barruetabeñarena, hain zuzen ere. Azkenik, 17 urtetik gorakoen mailan, Enara Alakanoren lana izendatu dute irabazle.
Barikuan egin zuten sari banaketa Zubieta Errotan, eta leku berean daude parte hartzaileen lanak ikusgai, erakusketan bilduta.