Mutrikuko Arbe hotelean egin dute gaur [ekainak 8] aurkezpena, eta han izan dira Debabarreneko alkate, Debegesako arduradun eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako turismo zuzendariek.
Plan estrategiko berriak
2020. urtera arte iraungo du, eta 2008-2012 urteen bitartean egondako plana eguneratuko du. Azaldu dutenez, plan berriak “azken urteetan turismoaren arloan eman diren aldaketa nabarmenak kontuan izan eta turismo-helmuga lehiakor eta iraunkor bat” lortzea du helburu. 2015ean hasitako
hausnarketa prozesu baten ondorioz prestatutako plan estrategikoa da, eta Aitziber Kortazar Debegesako Turismo eta Garapen Jasangarria saileko arduradunak adierazi duenez, Debabarrena nortasun propiodun turismo-helmuga bihurtzea da xedea.
Aitziber Kortazar, Debegesako Turismo eta Garapen Jasangarria saileko arduraduna.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendari
Maite Cruzadoren esanetan, “ezinbestekoa da sektore publiko eta pribatuaren arteko elkarlana”, eta Debabarreneko erakunde eta Eusko Jaurlaritzarekin batera elkarlanean aritzeko konpromisoa berretsi du.
Maider Etxebarria (Eusko Jaurlaritza): “Elkarlanean lan egiteko prest gaude; nire bulegoko ateak zabalik daude”
Bestalde, gogoratu dute Turismo Plan berriak definitzen duen estrategia lerrokaturik dagoela 2020ra bitarteko Euskal Turismoaren Plan Estrategikoarekin eta Gipuzkoako turismo estrategia berbideratzeko Aldundiak sortu duen
Explore San Sebastian Region marka berriaren filosofiarekin. Dokumentu hori, eskualdeko sektore turistikoarekin batera landu da, eta ordezkari politikoez gain, Debabarreneko eragile publiko eta pribatuek hartu dute parte.
Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari
Maider Etxebarriak ere aurkezpenean egon da, eta elkarlanerako deia egin die bertaratu diren ordezkariei. Halaber, “bere bulegoko ateak zabalik” dituela ere gogorarazi die ordezkariei, guztiek batera aurrera egiteko.
Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Maider Etxebarria gaurko aurkezpenean, Arbe hotelean.
Ardatz nagusiak. Turismo plan berriak lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako ereduaren aldeko apustua egin, Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkearen barruan Debako eta Mutrikuko herrien posizionamendua berezko diskurtsoarekin sendotu, eta bisitariak kostaldeko herrietatik barnealdera erakartzeko produktu eta esperientzia turistikoak garatu nahi ditu. Mutrikuren kasuan, Euskal Kostaldeko
UNESCO Geoparkea-ren barruan kokatzen denez, diskurtso propio hori “arrantzaren inguruan eraiki dutela eta aurrerantzean ere horrela egingo dutela” nabarmendu du Debegesako arduradunak.
2005 eta 2016 urteen artean bisitarien kopuruak %40 egin du gora. Nazioarteko turismoa aldiz %80 hazi da Debabarrenean
Hori guzti hori gauzatzeko, 2020. urtera arteko
planak bost oinarri izango dituela jakinarazi dute.
- Egungo errealitatera eta atzemandako beharretara egokitzea.
- Eskualdeko turismoaren egoera hobetzea: irisgarritasuna, azpiegiturak, konektibitatea eta abar.
- Eskaintza turistikoaren hobekuntza
- Marketing-a.
- Lehiakortasuna: esan dutenez, azken oinarri hau gauzatzeko prestakuntza sustatu eta enpresak eratzeko eta indartzeko ekintzak burutuko dituzte.
Bisitariak. Deban eta Mutrikun kokatuta dauden eskualdeko bi turismo bulegoek, jasotako datuen arabera, 2005 eta 2016 urteen artean bisitarien kopuruak %40 egin du gora. Nazioarteko turismoa aldiz %80 hazi da Debabarrenean. Datu hauek handitzen joateko, turismo kulturalean, turismo aktiboan, natura turismoan eta familia turismoan oinarritutako eskaintzak egiten jarraituko du Debabarrenak.
Debabarreneko Turismo Plan Estrategikoan parte hartu duten ordezkariak, Arbe hotelean.