Saiñazio Mendi Azpixan gestorak deituta,
Kamiñaldeko lur jausiak eraginda etxebizitzetatik kanpo dauden herritarrak zapatuan [ekainak 10] 11:00etan batuko dira San Ignazio kalean bertan, etxeen aurrean.
Gestoraren kideek esan dutenez, pozik daude lehen familiak euren etxebizitzetara itzuli direlako, baina “erabat pozik egoteko” kaltetu guztiak
euren jabetzetara itzuli behar direla azpimarratu dute.
Saiñazio mendi azpixan gestoraren agerraldia
Halaber, gestoraren bozeramaileak
erakundeei lanean jarraitzeko deia eta eskaria egin die, kaltetuak ahal bezain laister euren jabetzetara itzultzeko eta herria bere normaltasunera itzultzeko.
Gogora ekartzeko, lur jausia dela eta kaltetutako herritarrek
urtebete baino gehiago daramatzate euren etxebizitza, lokal eta garajeetatik kanpo, eta oraingoz bakarrik
28 familia itzuli ahal izan dira euren etxebizitzetara.