Zapatuan [ekainak 10] Erandioko Martiartu auzoan jokatuko dute lur gaineko 640 kiloko txapelketaren bigarren tiraldia, 17:30etan. Berrizen jokatu zen iragan domekan lehen jardunaldia, eta datorren astean Bilbon jokatuko da finala, Mallonan.
640 kilokoan
zazpi talde ari dira parte hartzen: Mutriku, Getxo, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri A eta Goiherri B. Momentuz, laugarren postuan daude mutrikuarrak, Gaztedi B taldearekin puntuetara berdinduta.
Aitortu dutenez, denboraldia “espero zuten bezala” ari da joaten Mutriku Sokatira Taldekoentzat, eta orain, 640 kiloko txapelketan hirugarren postua eskuratzea da euren helburua: “ez da erraza izango, baina ahaleginduko gara”, nabarmendu dute.