Antxoa sasoia azkenak ematen ari da Ondarroako portuan
Antxoa sasoia amaitzear da Ondarroako portuan. Kanpaina oso oparoa ari da izaten aurten, eta nabaria da hori Ondarroako portuan. Pasa den astean antxoa kostaldetik urrun bazebilen ere, aste honetan gehiago hurbildu da, eta horrek arrantzaleen lana erra...
Eguaztenean, esaterako, portutik bertatik ikus zitezkeen ontziak antxoa arrantzatzen. 56 txalupak porturatu zuten antxoa Ondarroan, eta 77 ontzik astelehenean.
Ondarroako Kalare Deuna Arrantzaleen Kofradiako presidente Eusebio Arantzamendiren esanetan, «ondo doa» aurtengo antxoa sasoia, eta horrela jarraituz gero, «datorren astean antxoaren kanpaina itxi egin beharko da». Bere esanetan, atzo arrantzatutako kopuruaren arabera gaur kontuak egin beharko dituzte Kalare Deuna Kofradian, zenbat geratzen den jakiteko, eta horren arabera erabakiak hartu. Arantzamendiren ustez, iazko urtea ona izan bazen Ondarroako portuarentzat, aurtengoa are hobea ari da izaten, «zertxobait» hobetu egin baita.
Azken egunetan portuan ikusi ahal izan den mugimendu handiagaz lotuta, Kofradiako presidenteak Ondarroako portuko arrain lonja berria ahal bezain laster eraikitzen hastea eskatu du, herrian eta sektorean «behar handia» dagoelako.