Bilborako Bizkaibusa ordu erdiro jartzeko eskaera ezeztatu dute
Bermeotik Bilbora Sollubetik doan Bizkaibuseko A3527 lineak ordu erdiro zerbitzua eskaintzeko eskaera egin zion Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailari, eta udaleko arduradunek adierazi dutenez, ezezko erantzuna jaso dute, Bermeok dagoe...
Linearen maiztasuna handitzeko, herritarrek sinadura bilketa egin zuten, eta, guztira, 1.749 atxikimendu bildu zituzten. Horrenbestez, udalak desadostasuna adierazi nahi izan du, beraiek egindako eskaera garraio publikoa erabiltzen duten herritarren eskaria dela kontuan hartuta.
Era berean, Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateorde eta zerbitzuetako zinegotziak azpimarratu nahi izan du albistea zerbitzu hori erabiltzen duten bermeotarrentzat eta garraio publikoaren kalitatearentzat berarentzat ere txarra dela.
Garraio publikoaren erabilera bultzatzeko eta bere aldeko benetako apustua egiteko autobusen maiztasuna herritarren beharrizanetara egokitzea ezinbestekotzat jo dute udal ardura- dunek; foru aldundiak, aldiz, bermeotarrek duten beharrizanari «jaramonik ez egitea» erabaki du, herritarren eskaera albo batera utziz.
Halaber, herritarrek beraien helburua lortzeko nahian, sinadurak biltzeaz gain, sare sozialak ere aldarrikapenez bete dituzte A3527 autobus zerbitzua ordu erdiro eskaintzea eskatuz. Horretarako, bideo bat egin dute.