Indarkeria jarreren prebentzioaz jarduteko tertulia antolatu dute
Berdintasunean oinarritutako eta indarkeria matxistarik gabeko gizartearen alde daukan konpromisoagaz jarraituz, emakumeen aurkako indarkeria jarreren prebentzioa eta horren inguruko sentsibilizazioa helburu izango duen kafe tertulia antolatu du Lekeit...
Bideoa eta testigantzak
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, indarkeria jasan duten emakumeei arreta psikologikoa ematen dien profesionala izango da tertuliaren dinamizatzaile.
Besteak beste, 15 minutuko film labur bat ere ikusiko dute tertuliako parte hartzaileek, eta ondoren, indarkeria matxistaren inguruko testigantzak azalduko dituztela jakitera eman dute, hausnarketarako gune bat sortuaz.
Deialdia nahi duen guztiarentzat zabalik dago, eta herritarrak ekintzan parte hartzera animatu ditu udalak.