Mario Lopezek Lointek Gernika Bizkaia entrenatzen jarraituko du
Mario Lopezen kontratu berritzearen berri eman zuen Gernika KESBek eguaztenean. Era berean, Txutxi Solar laguntzaileak ere bere karguan segituko duela adierazi du klubak.Beste denboraldi batez «etxean» jarraitzeagatik oso pozik dagoela esan du Lointe...
Beste denboraldi batez «etxean» jarraitzeagatik oso pozik dagoela esan du Lointek Gernika Bizkaiaren entrenatzaileak, eta 2017-2018 denboraldian ere jendea «ilusioz betetzen» segitzea espero dute. «Maloste betez eta saskibaloi ona praktikatuz, aurreko denboraldian bezain lehiakorrak edo lehiakorragoak izan gura dugu. Jarraitzaile denak ilusioz beteko dituen taldea osatzeko ahaleginean ari da kluba».
Gernika KESBek nabarmendu duenez, Lopezen kontratu berritzea taldea hazten jarraitzeko «giltzarrietako» bat da.
Bigarren urtez denboraldiko Entrenatzaile Onenaren saria jasoko du ekainaren 30eko XIII. Bizkaiko Saskibaloiaren Galan. Euskalduna Jauregian egingo dute Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren ekitaldia.
Bestalde, Espainiako Saskibaloi Federazioaren konfiantza izaten jarraitzen du gernikarrak. Oraingo honetan, emakumezkoen U16 taldearen hautatzailea izango da. Taldeak Hungarian lehiatuko diren Europako Gazte Olinpiadak jokatuko ditu, eta baita Frantzian lehiatuko duten Europako Txapelketa ere.