Animalia ikusgarriak bildu ditu Etxebarriko Ganadu Azokak
Herriko 31 ganaduzaleen animaliak ikusgai egon ziren zapatuan Etxebarriko Ganadu Azokan. Animalia ikusgarriak atera zituzten plazara ganaduzaleek. Poneyak, astoak, behorrak, zaldiak, behiak eta idisko ederrak egon ziren, Galartza industriguneko erakusk...
Makilak eskuan, goizeko hamarretarako prest zeuden ganaduzaleak animaliak erakutsi eta saltzeko. Traturako azoka aproposa izaten da Etxebarrikoa, eta aukera aprobetxatu zuten askok.
Lehen orduan lasai asko ikus zitekeen ganadu aukera zabala, eguerdi partera bildu zen azokara ikusle gehiago. Denetara, herriko ganaduzaleen 114 buru egon ziren ikusgai, urte askoko lan handiaren erakusgarri.
Ekoizleak
Ganadu Azokako animalien aurreko partean egon ziren, urtero bezala, inguruko ekoizleen postuak. Gazta, ogi eta gozoak, pate eta ardoak erosteko aukera eskaini du azokak aurten. Horrez gain, taloak ere egon ziren estreinako, eta urtero modura, sagardo eta txakolina zein okela errea dasdatzeko aukera izan zuten azokara bertaratu zirenek udalak prestatutako txosnan.