Bihar aurkeztuko dute Lekeition 28. Kaleka kale antzerki jaialdia
Uztailaren 5etik 9ra ospatuko da Lekeition 28. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Berritasunekin dator, gainera; programazio ofizialera gehituko diren bi sekzio berri sortu dituzte aurten, Lekeitio artez, ikuskizunez eta musikaz janzteko. Bihar egingo...
Joan den urteko jaialdian egindako hausnarketaren ondoren, 2017ko Kalekak bi programa berri proposatuko ditu, testuinguru politikoari, sozialari eta kulturalari sendotasun eraginkorra emateko asmoz: Kalekaz Blai eta Kaleka Scratch. «Bi interfaze eraginkor horiekin, ekimen ezberdinak sortuko dira Lea-Artibai eskualdeko ekitaldi kultural garrantzitsu honen oinarrizko helburuak lortzeko asmoz».
Bestalde, antolatzaileek jakitera eman dutenez, boluntario talde bat sortu nahi dute. Boluntarioek konpainiei lagundu, espazioak prestatu, publikoa kudeatu, jaialdiari buruzko informazio eman, muntaketan la- gundu eta materiala zainduko dute, besteak beste, kale antzerki jaialdiak irauten duen bost egunetan.
Interesatuek ekainaren 14ra arte izena eman ahal dute, Kalekaren webgunean. 18 urtetik gorakoek parte hartu dezaketela azaldu dute antolatzaileek.