Mutriku Sokatira Taldekoak hirugarren postuaren bila doaz
Mutriku Sokatira Taldea hirugarren postuaren bila doa 640 kiloko Lur Gaineko Txapelketan.Berrizko eta Erandioko jardunaldien ostean, laugarren postuan daude Sebastian Gurrutxagaren mutilak. Egindako lanarekin gustura geratu ziren arren, Goiherri B tald...
Berrizko eta Erandioko jardunaldien ostean, laugarren postuan daude Sebastian Gurrutxagaren mutilak. Egindako lanarekin gustura geratu ziren arren, Goiherri B taldeagaz berdinduta geratu ziren zapatuko tiraldian, eta horregatik azken jardunaldian jokatuko dute hirugarren posturako lehia.
Hirugarren jardunaldia eta azkena, finala izango dena, zapatuan jokatuko dute 17:30ean Bilboko Mallona auzoan. Mutrikuk 8,5 puntu ditu, hirugarren postuan dagoen Goiherri Bk baino puntu bat gutxiago. Goiherri A dago sailkapenaren buruan, 14 punturekin, Gaztedi A da bigarrena, 12 punturekin. Aipatutako Goiherri B eta Mutriku dira hurrengoak sailkapenean. Euren atzetik, Gaztedi B, Akelarre eta Getxo daude, 6, 4 eta 2 punturekin, hurrenez hurren.
Mutrikuko tiralariek «daukaten guztia» emango dutela aitortu dute, hain lehiatua dagoen hirugarren postu hori lortzen saiatzeko.