Gazte Egunak jendez bete du San Roman gaina
Hamahiru paella aurkeztu dituzte txapelketara, eta epaimahaiaren arabera, gozoena 'Eneko Mc Queen' izeneko paella izan da. Bigarren saria, berriz, 'GFS' izeneko paellak irabazi du.Muxikako Gazte Egunak jendez bete zuen zapatuan San Roman gaina. Gazte E...
Hamahiru paella aurkeztu dituzte txapelketara, eta epaimahaiaren arabera, gozoena ‘Eneko Mc Queen’ izeneko paella izan da. Bigarren saria, berriz, ‘GFS’ izeneko paellak irabazi du.
Muxikako Gazte Egunak jendez bete zuen zapatuan San Roman gaina. Gazte Eguna deitzen badiote ere, gazteak eta ez hain gazteak batu ziren, lehenik eta behin, paellak egiteko.Hamahiru paella aurkeztu zituzten paella txapelketara. Epaimahaia Ibai Amillategi, Asier Galarza eta Aitor Etxebarriazarraga bertsolariek osatu zuten. Ondoren, hiru horiek bazkalostea bertsoz girotu zuten. Eneko McQueen izeneko paella izan zen gozoena; bigarren saria, berriz, GFSrentzat izan zen.
Basotxoritxu dantza taldeak eta Tukatukada batukadak girotu zuten goiza. Kuadrillek bat eginda bazkaldu ostean, berriz, olinpiadetan aritu ziren, bai eta mus jokoan ere; 29 bikotek parte hartu zuten, eta umeak ere jolasean ibili ziren.
Eguzkia sartzeagaz batera, San Roman gaina gehiago betetzen hasi zen, inguruko herrietako ehunka gazte bertaratu baitziren kontzertuetara.