Kontzertuak zapatu arratsaldean [ekainak 17] egingo dira Ondarroako Portuko Ranpan, Ondarroako Udalak eta Portuko Ranpik antolatuta.
Sareartin ekimenaren barruan daude bi kontzertuak, eta
19:00etan hasiko dira. Izaro Andresek joko du lehenengo, eta Iker Laurobak gero.
Sarrerak erosteko bi aukera daude. Aurresalmentan eskuratu ahalko dira Noya tabernan eta Zurrumurru liburudendan, 6 euroan. Sarrerak egunean bertan erosi nahi dituztenek ere edukiko dute horretarako aukera, baina txarteldegiko sarrerak 8 euroan salduko dira.
Izaro Andres abeslari mallabiarra
Om deitutako birako azken kontzertuak eskaintzen ari da. Iker Lauroba donostiarrak, berriz, duela gutxi kaleratu duen
Nire gotorlekutik laneko abestiak eskainiko ditu.