Bizi Nagusien Elkartekoek txangoa dute astelehenean
ISPASTER // Bizi Nagusien Elkarteak irteera antolatu du astelehenerako. 08:30ean Ispastertik irten eta bidean geldialdia egin ostean, Añanako Gatz Harana bisitatuko dute, hango jarduna bertatik bertara ezagutuz. Bazkalordurako, ostera, Burgosera (Espa...
ISPASTER // Bizi Nagusien Elkarteak irteera antolatu du astelehenerako. 08:30ean Ispastertik irten eta bidean geldialdia egin ostean, Añanako Gatz Harana bisitatuko dute, hango jarduna bertatik bertara ezagutuz. Bazkalordurako, ostera, Burgosera (Espainia) joango dira, eta Frias herrian bazkalduko dute. Elkarteak autobusa eta Añanako Gatz Haranerako sarrerak ordainduko ditu, eta bazkaria norberak ordaindu beharko du.