Gazte Eguna antolatzeko lehenengo batzarra egingo dute bihar, gaztetxean
Iazko adibideari jarraituz, herriko gazteak jaiaren antolakuntzan murgiltzea nahi dute Ondarroako Gazte Asanbladakoek. Dena ondo ateratzeko gakoa elkarlana dela nabarmendu duteOndarroako Andra Mari jaiak hasi baino egun bat lehenago egiten den Gazte Eg...
Iazko adibideari jarraituz, herriko gazteak jaiaren antolakuntzan murgiltzea nahi dute Ondarroako Gazte Asanbladakoek. Dena ondo ateratzeko gakoa elkarlana dela nabarmendu dute
Ondarroako Andra Mari jaiak hasi baino egun bat lehenago egiten den Gazte Eguna antolatzeko lehenengo bilera deitu du Ondarroako Gazte Asanbladak. Batzarra barikuan izango da, 18:30ean, gaztetxean. Bertan abuztuaren 13ko egitaraua prestatzen hasi nahi dute.Ondarroako Gazte Asanbladako kideek azaldu dutenez, bileran herriko gazte desberdinez osatutako talde bat osatuko da, eta aurtengo Gazte Egunaren antolakuntza nolakoa izango den azalduko dute. OGAk azaldu duenez, barikuan «hobekuntzak pentsatu, lanak banatu eta aurtengo Gazte Eguna borobiltze aldera gai desberdinak jorratuko dira». Hala, herriko gazte guztiei bilerara joan eta Gazte Egunaren parte aktiboa izateko gonbitea egin diete.
Gazteen arteko elkarlana azpimarratu nahi izan dute azken urteetan jaia antolatzen ibili direnek. «Alde batetik, elkarlanari esker, denok denona egiten dugu, eta gutxi batzuk lan kargak edukitzea saihesten da. Bestetik, herriko gazteok elkar ezagutu eta harremanak sortzeko aukera paregabea ere bada».
Lanerako prest
Duela bi urteko Gazte Eguna antolatzerakoan, eredua aldatzea beharrezkoa ikusi zuten antolakuntzan aritu zirenek, jende gutxiren artean halako egun bat antolatzea oso zaila baitzen. Horrenbestez, lanerako deialdia zabaldu zuten, eta azken bi urteetan ia 200 lagun lanean aritzera ailegatu dira. «Ezin da imajinatu 30 lagunen edo 200 lagunen artean lan egiteak daukan aldea!».
Jendearen erantzuna ikusita, ardurak ere errazago hartzen direla azpimarratu dute, eta batzarretara hainbeste gazte joateak Gaztetxeari ere bizitasuna ematen diola gehitu dute.