'Txoriak etortzen ez diren lekua' aurkeztuko du Alaine Agirrek bihar, Bermeon
Bere sorterrian, Bermeon aurkeztuko du Alaine Agirrek Txoriak etortzen ez diren lekua poema liburua. Bermeoko udal liburutegian egingo du aurkezpena, bihar, 19:00etan.Aurkezpena Erein argitaletxeak eta Bermeoko Udalak antolatu dute. Agirrek liburuaren ...
Aurkezpena Erein argitaletxeak eta Bermeoko Udalak antolatu dute. Agirrek liburuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, bertaratzen diren guztiek galderak egiteko aukera edukiko dutela azaldu dute.
Bermeotarraren lehenengo poema liburua da Txoriak etortzen ez diren lekua. Liburu horretan ere, eleberrietan ezagun egin duten ezaugarriak ikusi daitezke: hizkuntza eder eta adierazkor baten bilaketa, erritmoaren sena, sentimenduen agerpen gordina eta emozioen intentsitatea, besteak beste.