Zortzi eguneko aste kulturalean murgildu da Segundo Olaeta
Hiru eguneko egitaraua antolatzetik zortzi eguneko egitaraua izatera igaro dira eskolako ikasleak. Atzo eman zioten hasiera, eta gaur Elai-Alain bilduko diraHirugarren urtez, Gernika-Lumoko Segundo Olaeta musika eskola aste kulturalean murgildu da. Atz...
Hiru eguneko egitaraua antolatzetik zortzi eguneko egitaraua izatera igaro dira eskolako ikasleak. Atzo eman zioten hasiera, eta gaur Elai-Alain bilduko dira
Hirugarren urtez, Gernika-Lumoko Segundo Olaeta musika eskola aste kulturalean murgildu da. Atzo eman zioten hasiera ekimen bizi horri, eta zortzi egunez, herria musikagaz alaitzeko prest agertu dira. Aldaketekin iritsi da aurten; hiru eguneko egitaraua antolatzetik zortzi eguneko egitaraua izatera igaro baitira.Atzo arratsaldean, Elai-Alai aretoan elkartu ziren, bertaratutakoei diziplina anitzeko kontzertua eskaintzeko. Gaur ere, leku eta toki berean jarri dute hitzordua.
Bihar, aldiz, pianoek hartuko dute eguneko garrantzia. Izan ere, 17:30ean eta 19:00etan, piano jotzaileek hartuko dute Elai-Alaiko taulagaina. Elai-Alai ez ezik, Calzada egoitza ere girotuko dute beraien musikaz Segundo Olaetakoek; hain zuzen, astelehenean, hilaren 19an, 17:30ean hasita.
Martitzenean jarraituko dute musika emanaldiekin, eta egun horretan, Lizeo Antzokira bertaratu beharko dute horregaz gozatu nahi duten herritarrek, bertan abestuko baitute 17:00etan hasita, 7 eta 9 urtera arteko koruko ikasleek. 19:00etan, aldiz, eskolako taldeek parte hartuko dute: akordeoi, txistu, gitarra eta trikitixa taldeek, fanfarreak, orkestrak, Banda Gaztek eta Banda Txikik. Hurrengo egunean, berriz, gitarra elektrikoak, musika modernoak eta jazzak hartuko dute toki Elai-Alai aretoan, 18:00etatik aurrera.
Busturian emanaldia
Hilaren 22an, bestalde, Gernika-Lumotik Busturira joango dira Segundo Olaetakoak, herri horretako kultur etxean emango baitute kontzertua akordeoi, biolontxelo eta orkestra taldeetako ikasleek. 18:30ean jarri dute ordua. Egun berean, Gernika-Lumon ere egongo da musikagaz gozatzeko aukera: 21:30ean, San Juan Ibarran, koru eta konboen emanaldia egongo da aukeran.
Hilaren 23a (barikua) izango da aste kulturaleko azkenengo eguna. 20:00etan, kalejira egingo dute trikitilari eta txistulariek herrian zehar, eta 22:00etan, San Juan Ibarra plazan, musika bandak Rock N’ Band kontzertua emango du.