Lagunarteko partida jokatuko dute Lizarran Artibaiko Beteranoek
Urtero modura, denboraldiari amaiera emateko, lagunarteko txapelketa bat jokatuko dute Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeko Beteranoek beste herrialde batzuetako taldeekin batera. Oraingoan Lizarrara (Nafarroa) joango dira C.D.Lizarra taldearekin jo...
Joan den apirilean egon ziren Lizarrakoak Markina-Xemeinen, eta orain, bueltako partida jokatzera joango dira Artibaikoak bertara.
Bihar goizean abiatuko dira Lizarrarantz Artibai Futbol Taldeko Beteranoak, eta partida 12:00etan izango dutela jakitera eman dute.
Kirola baino gehiago
Beti bezala, kirolak eta aisialdiak bat egingo dute irteeran, kirola egiteagaz gain, beste herri batzuetako taldeak ezagutu, elkarrekin jokatu eta partekatzea izaten da-eta Artibai Futbol Taldeko Beteranoen helburua.
Asmo horregaz, beraz, Lizarra taldekoekin bazkaldu, udalerria ezagutu eta bertan lo eginda itzuliko da etzi etxera Beteranoen taldea.