'Ondoko hilobiko tipoa' antzezlana, gaur, Ikusgarrin
Aitziber Garmendia eta Iker Galartza Lekeitioko Ikusgarriko oholtzara igoko dira gaur Ondoko hilobiko tipoa obra antzezteko. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta sarrerak txarteldegian erosi ahalko dira. Antzezlana komedia bat da, eta neska pinpirin baten...
Aitziber Garmendia eta Iker Galartza Lekeitioko Ikusgarriko oholtzara igoko dira gaur Ondoko hilobiko tipoa obra antzezteko. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta sarrerak txarteldegian erosi ahalko dira. Antzezlana komedia bat da, eta neska pinpirin baten (Aiora) eta baserritar zeken eta egoskor baten (Pablo) arteko istorioa kontatzen du.