Triatloi Txikia lehiatuko da etzi, Markina-Xemeinen
Igerian, korrika eta bizikletan ibiliko dira etzi triatleta txikiak Markina-Xemeingo kiroldegiaren inguruetan. Alarabi Triatloi Taldeak IX. Triatloi Txikia antolatu du aurten.10:00etan hasiko da triatloia, eta adinaren arabera egin beharreko distantzia...
10:00etan hasiko da triatloia, eta adinaren arabera egin beharreko distantziak ezberdinak izango dira. LH 1 eta 2 mailetakoek 25 metro igeri, 600 metro bizikletan eta 300 metro korrika egin beharko dituzte; LH3 eta LH4 mailetakoek 50 metro igeri, 600 metro bizikletan eta 300 metro korrika; LH5 eta LH6 mailetakoek 50 metro igeri, 1.200 metro bizikletan eta 300 metro korrika eta DBHkoek 50 metro igeri, 2 kilometro bizikletan eta 300 metro korrika.
Partaide guztiek izango dute oparia amaieran.