Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldea, Herriarteko finalean
«Pozik» daude Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldekoak; aurten ere, Bizkaiko Herriarteko Txapelketako finalera heltzea lortu dute, eta aurtengoa, sei urtean jarraian jokatuko duten seigarren finala izango da. Hamar urtean zortzi aldiz ailegatu dira fin...
«Azken urteetako final gogorrena» izango dela azpimarratu du Pello Urionabarrenetxea taldeko entrenatzaileak. Zeanurigaz bezala, gakoa nagusien partidan egon daitekeela dio. Hala ere, ilusiorik ez zaie falta, eta lehen finala balitz bezala aterako dira pilotari guztiak kantxara. «Talde ona dauka Usansolok, iaz guk atera genituen lehiaketatik, eta aurten finalera arte ez dugu egin topo».
Txapelketa guztian bezala, Jon Sololuzek eta Antxon Azpiazuk jokatuko dute kadete mailan, Josu Agirreamalloak eta Aimar Ibarlozak gazteetan eta Kepa Albizuk eta Mikel Urizarrek nagusien mailan. Urionabarrenetxeak fede handia dauka bere taldeko pilotariengan, eta bere ustez, urduritasunak ez die gehiago egingo. «Bost edo sei final daramate nagusiek, eta lau bat gazteek, beraz, urduritasuna ez da arazoa izango. Hobeto jokatzen duenak lortuko du garaipena».
Eguenean finalaren aurreko piloten aukeraketa edukiko du Markina-Xemeingo taldeak Zornotzako frontoian. Bikote bakoitzak bi pilota aukeratuko dituela azaldu du entrenatzaileak. 19:00etan dute hitzordua pilotak probatu eta eskuak berotzeko.