21,7 kilometroko luzera izan zuen MTB lasterketa burutzeko ordu bat, 34 minutu eta 53 segundo behar izan zituen kirolari ondarrutarrak domeka goizean [ekainak 18]. Garaipen berri horregaz, sailkapen orokorreko lidergoa sendotu du, bere atzetik daudenekiko aldea handituz.

Elu eta Iturri podiumean, lasterketa amaitu ondoren.
Baina Elu ez zen izan Loiuko proban parte hartu zuen ondarrutar bakarra. 20 kilometroko trail luzean
IƱaki Iturri eta
Gorka Aramaio ere egon baitziren. Iturrik, hirugarren postuan amaitu zuen froga, ordu bat, 46 minutu eta 48 segundoko denboragaz. Aramaio aldiz, 34. postuan sailkatu zen; 2 ordu, 13 minutu eta 33 segundo behar izan baitzituen 20 kilometroak burutzeko.
Bizkaia Kopa Traileko
hurrengo jardunaldia irailaren 17an izango da, Trapagaranen.