Txapelketa zapatuan [ekainak 24] jokatuko da, egun osoan, herriko frontoian. Partiduak,
09:00etan hasiko dira, eta
finala 19:00etan jokatuko da. Txapelketan izena emateko azken eguna
ekainaren 22a izango da, eguena.
Izena, Kulixka, Mamu, Anaitasuna edo Gaztedi tabernetan eman behar da, eta parte hartzaile bakoitzak
5 euro ordaindu beharko ditu. Diru horrekin, txapelketan parte hartzeaz gain ogitartekoa ere emango zaie.

Izena ematen duten talde kopuruaren arabera antolatuko da txapelketa. Goizean, talde guztiek jokatuko dute, eguerdian bazkaltzeko tartetxo bat egongo da, eta arratsaldean kanporaketak jokatuko dira.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ez da girorik faltako egun guztian,
txosna eta animazioa egongo baitira frontoian, eta herritarrei txapelketan parte hartzeko deia luzatu diete.