Batzarra bihar [ekainak 21] egingo dute, 17:30etan Kofradia Zaharreko bigarren solairuan. Udalak, 40-B eta 40-C, 42 A eta 42 B, eta 44-A eta 44-B eraikinetan bizi diren kaltetuei dei egin die batzarrera joateko. Berta, udal arduradunek KamiƱaldeko lanen egoeraren berri emango dute.
Gogoratu behar da, ekainaren 3an 28 familia euren etxeetara itzuli zirela, 15 hilabetez etxebizitzetatik kanpo egon ostean, baina oraindik
beste 58 familia direla euren etxebizitzetatik kanpo jarraitzen dutenak.

San Ignazio kaleko bizilagunek ekainaren 10ean etxeen aurrean egin zuten elkarretaratzea.