Presoen eskubideen defentsan antolatutako beste hainbat ekimenen artean, Ezker abertzalearen
Kalera, kalera dinamikak
udako kalera martxa egingo du uztailean. Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritatik igaroko den martxa
Gernika-Lumon hasiko dute eta
Lakuntzan (Nafarroa) amaitu. Presoen eskubideen aldeko aldarriagaz batera,
jaia ere uztartuko dute, kultur ekitaldi ezberdinen bitartez.
Zarauzko hondartzan aurkeztu zuten udako kalera martxa. Argazkia: Topatu.
Preso, iheslari eta deportatuen aldeko ibilbideak
zortzi etapa izango ditu. Gernikatik Bermeorako bidea egin beharko dute parte hartzen dutenek uztailaren 20an, eta Bermeotik Lekeitiora abiatuko dira hurrengo egunean. Uztailaren 22an Lea-Artibain zehar ibiliko dira, eta Ondarroatik hasita, Mutriku eta Debatik igaroko dira hurrengo egunean. Seigarren eta zazpigarren etapetan, Getaritik Ibarrarako bidea izango dute egiteke.
Izena ematea beharrezkoa. Martxan parte hartu nahi duenak
izena eman beharko du
uztailaren 10a orduko ohiko lekuetan; horietan egongo baitira ibilbide osorako bonoak (60 euro), eguneko sarrerak (15 euro) eta Etxarriko bazkarirako txartelak (10 eurotan).
Antolatzaileek martxan parte hartzera deitu dituzte herritarrak, eta
otorduak eta lotarako lekuak bermatuko dituztela adierazi dute.
Etapak:
- 1. etapa: Uztailak 20, eguena. Gernika-Busturia-Bermeo (15 km).
- 2. etapa: Uztailak 21, barikua. Bermeo-Ea-Lekeitio (24 km).
- 3. etapa: Uztailak 22, zapatua. Lekeitio-Ondarroa (14 km).
- 4. etapa: Uztailak 23, domeka. Ondarroa-Mutriku-Deba (11 km).
- 5. etapa: Uztailak 24, astelehena. Deba-Zumaia-Getaria (24 km, Zumaiaraino mendiz).
- 6. etapa: Uztailak 25, martitzena. Getaria-Zarautz-Hernani (13 km).
- 7. etapa: Uztailak 26, eguaztena. Hernani-Anoeta-Ibarra (20 km).
- 8. etapa: Uztailak 27, eguena. Ibarra-Etxarri Aranatz-Lakuntza (16 km).