Iñaki Bilbao 'Txikito'-ri babesa emango diote gaur, Bermeon
Iñaki Bilbao Txikito euskal presoa gose greba egiten ari dira; 25. eguna du gaurkoa. Hori dela eta, Bermeoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkarretaratzea deitu du gaurko, «Bilbaori babesa erakusteko eta bere borrokagaz bat» egiten dutela aldarrika...
Beste alde batetik, jakinarazi dutenez, 1.400 atxikimendu baino gehiago batu dituzte zapatuan Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deitu duen manifestaziorako.
147 herritar eta 10 talde
Norbanakoen, taldeen eta eragileen atxikimenduak direla azaldu dute. Lea-Artibai eta Busturialdean 147 herritarrek eta hamar taldek eman dute.
Bilbon egingo dute manifestazioa, zapatuan. 18:30ean, eta Jesusen Bihotza Plazatik abiatuko da, Inoiz ez makurturik! Denon artean lortuko dugu! Amnistia osoa! lelopean.
«Borrokak ez duelako etenik, amnistia osoa eta presoak kalean izan arte lanean jarraituko dugu», azaldu dute Bermeoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek. Horregatik, zapatuan Bilbora joateko deia zabaldu dute.