Aldaketekin dator Munitibarko sanpedroetako hitzordurik garrantzitsuenetakoa, herri bazkaria. Egitarauari erreparatuz gero, ez da izango aldaketa bakarra.
Iazko herri bazkaria.
San Pedro Egunetik bertatik datoz berritasunak, jubilatuen urteroko bazkariagaz batera Irrien Lagunaren emanaldia ere prestatu dute eta, etxeko txikienei begira. Ekainaren 30ean, eskupilotaz gozatzeko aukera egongo da, nesken partidetan; horra beste berritasun bat. Erakustaldiagaz, herrian pilotan diharduten nesken lana plazara atera nahi da, antolatzaileek diotenez, herrian ez delako neska pilotarien jarduna palan dabiltzanen beste ezagutzen.
[EGITARAUA IKUSI]
Esku pilotan parte hartuko duten neskekin batera,
Gure Esku Dago ekimenekoak izango dira
protagonista, haiei eman dietelako jaietako
pregoia eta txupina botatzeko ardura, herri galdeketan egindako lanari esker ona aitortu nahian. Handik aurrera, plaza inguruak jaizaleen bilgune izango dira. Iluntzean, aurreko urteetako parrilladaren bila doazenek txarri erreaz topatuko dira, eta mokadu baten eta bestearen artean, Munitibar inguruetako jaietan ibiltzera ohituta daudenek Esteibar eta Obietaren doinu jostariekin gotzatzeko aukera edukiko dute.
Herri bazkariko gastu amankomunei aurre egiteko, 2 euroko kuota sinbolikoa ipini da aurten, pertsonako. Horren truke, Jai Batzordeak talde bakoitzari ogia, eskuzapiak, edaria eta postrea emango dizkio
Antzinako bizikletak. Bizikletazaleak antzinera begira jarriko dira, 1900 urtetik 1980ra bitartean pedal munduak eduki duen garapenagaz harritzeaz batera. Uztailaren 1eko hitzorduetako bat da; eta badaude gehiago. Izan ere, sanpedroetako ekitaldi garrantzitsuenetakoak, herri bazkariak, hortxe hartuko du tartea. Aurten, berritasunekin. Eragiten dituen gastu amankomunei aurre egiteko, 2 euroko kuota sinbolikoa ipini da aurten, pertsonako. Horren truke, Jai Batzordeak talde bakoitzari ogia, eskuzapiak, edaria eta postrea emango dizkio. Era berean, Jai Batzordearen kontura doaz platerak, edalontziak eta tresna berrerabilgarriak, eta bazkalostean bueltan eraman beharko dituzte bazkarian parte hartzen dutenek. Era horretara, Jai Batzordeak aurten ahalik-eta plastiko hondakin gutxien eragitea nahi du.
[EGITARAUA IKUSI]
Ohi modura, guztien parte hartzea espero dute, giro jatorrean. Joan den urtera arte paella txapelketa antolatu ohi zen, eta iaz, lehiak eraginda egoera garratzen bat edo beste egoten zela ikusita, txapelketarik bako bazkaria antolatzea erabaki zuten, paellen kalitateari buruzko eztabaidak eragindako tentsioari intentsitate gehigarria jaitsiaz.
Artisauek jendeaurrean erakutsiko dituzte eskulanak. Aurreko urtean, bi izan ziren lanak ikusgai jarri zituzten sortzaileak, eta aurten, ostera, bost
Hozkirririk barik. Arratsaldean umeek zein nagusixeagoek apar festarako gonbitea jasoko dute. Iaz andramarietan antolatu zuten, irailean. Ekitaldiak arrakasta eduki zuen arren, iraileko eguraldiaren aldean ekainekoa apar artean bustita ibiltzeko nahikoa aproposagoa izango zela uste izanda, sanpedroetara aldatu zuten.
Arratsalde-iluntzerako prestatutako musika emanaldiek lagunduko dute herri bazkarian batutakoen jai gogoari jarraipena ematen; ez betiko hurrenkeran, baina. Ohiko eskemei buelta emanda, arratsaldean egongo da kontzertua; eta gauean, ostera, elektrotxaranga, kalerik kale, sanpedroetan parte hartzeko gonbitea herriko txoko guzti-guztietara zabalduaz.
Herritarrak, paella prestatzen.
Artisau kopurua gehituz. Jaien tenkada aprobetxaturik, artisauek jendeaurrean erakutsiko dituzte eskulanak. Aurreko urtean, bi izan ziren lanak ikusgai jarri zituzten sortzaileak, eta aurten, ostera, bost.
[EGITARAUA IKUSI]
Egurrezko tailak, euskal pilotak, zeramika, margoak eta margo errealistak ipiniko dituzte denen bistan. Horrela, Pascual del Rio, Imanol Mintegia, Javier eta Jesus Belaustegi eta Jose Karmelo Goikoetxea munitibartarrak elkartuko dira I. Artisau azokaren baitan Munitibarko Udalak herriko artisautzari bultzada emateko egindako gonbiteari erantzunez eta datorren urtean gehiago izateko itxaropenagaz.