Zabalik da Gure Balioak Sarirako hautagaiak proposatzeko epea
Honez gero zabalik dago Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea, eta uztailaren 16an itxiko dute.Helburua Debabarrena eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo erakundeen jarduna publikoki aitortzea da. Hautagaiak aurkezt...
Helburua Debabarrena eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo erakundeen jarduna publikoki aitortzea da. Hautagaiak aurkezteko, debegesa.eus webgunean dagoen orria bete eta balioak@debegesa.eus helbidera bidali behar da.
Debabarreneko biztanle guztiek daukate hautagaia proposatzeko aukera, eta baita erakunde, enpresa edo taldeek ere. Baldintza bakarra proposatutako hautagaiak Debabarrenean jaioak izatea edota euren ibilbidea eskualdean garatu izana dira.
Epaimahaia unibertsitate, enpresa, kultura eta gizarte arloetako bederatzi lagunek osatuko dute. 2010ean hasi ziren sari horiek banatzen, eta aurtengoa zortzigarren aldia izango da.