Antzelan berria estreinatuko du bihar Xankore antzerki taldeak
Hamar urte igaro dira Gernika-Lumoko Xankore antzerki taldea lehenengoz agertoki gainera igo zenetik, eta, ordutik, urtean urtean, antzezlan bategaz gozarazteko aukera eman die herritarrei. Hamargarren urtean, hamargarren antzezlana (Si no lo bebo, no ...
20:30ean, Lizeo Antzokiko agertokira igoko dira, beraien antzezteko abilezia eta gogoa bertaratutakoekin elkarbanatzeko. Guztira, sei antzezlek parte hartuko dutela azaldu du Mila Artetxe aktoreak; «guztiak emakumeak, guztiak hamar urtez taldean elkarregaz aritutakoak».
Felipe Cuetararen gidaritzapean, ikasturte osoan entseatutakoa jendaurrean erakusteko unea iritsiko zaie, beraz, sei aktore horiei bihar.
Gaztelaniaz antzeztuko dute, eta Artetxek jakitera eman duenez, ordubete eta laurdeneko iraupena edukiko du, gutxi gorabehera.
Tarte horretan, «barre ugari egiteko aukera izango du ikusleriak», Artetxek dioenez. Bertaratu nahi duenak 4 eurotan izango ditu sarrerak salgai (bazkideek 3 eurotan).