Puntistarik onenak Mexikoko kantxan
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko pilotariek Diez Barroso nazioarteko txapelketa lehiatuko dute. Sei bikotek parte hartuko dute, ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitarteanLea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hainbat pilotari Mexikon bilduko dira, ...
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko pilotariek Diez Barroso nazioarteko txapelketa lehiatuko dute. Sei bikotek parte hartuko dute, ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hainbat pilotari Mexikon bilduko dira, Mexikoko hiriburuko frontoian jokatuko den Diez Barroso nazioarteko txapelketa lehiatzeko.20 urte itxita egon ostean, frontoia berriro zabaldu dute, eta erreferente bilakatu da. Hala, nazioarteko txapelketa ospetsu hori ere berreskuratu dute, eta binakako txapelketan parte hartuko dute Alex Hormaetxea bermeotarrak, Ibon Aldazabal berriatuarrak, Xabi Barandika eta Unai Lekerikabeaskoa gernikarrek eta Erik Mendizabal mutrikuarrak.
Guztira, sei bikotek lehiatuko dute saria ekainaren 28an hasi eta uztailaren 2ra arte iraungo duen txapelketan.
Frontoirik luzeenean
Denek ere, beren onena emango dute txapela janzteko; eta sei bikoteen artean sari handiak irabazi dituztenak ere badaude. Ibon Aldazabal berriatuarra, esaterako, Dania Jai Alai frontoiko atzelaririk onenetako da, Binakako Txapelketa irabazi zuen 2015. urtean. Aldazabalegaz bikote izango den Erik Mendizabalek, beste alde batetik, bost aldiz irabazi du Hiruko Koroa.
Barandika eta Lekerika gernikarrei buruz, bestalde, nabarmentzekoa da antolatzeko modua; galtzeko gutxi daukate, eta ezustekoa eman dezakete.
Munduko pilotalekurik luzeena da Mexikokoa (62 metro), eta joko bizia erakusteko aukera ematen du.