Martitzena,
uztailaren 4a da Martin Deunaren eguna, eta Ispasterren egun horretan ospatuko dute Martin Deunaren jaia. Markina-Xemeingo San Martin auzoan, ostera, herritarrak domekan [uztailak 2] batuko dira baselizan.
Beste behin, familian zein kuadrilletan elkartuta, egun pasa ederra egiteko aitzakia izango dute domekan San Martin auzoan. Umeentzat, esate baterako,
jolasak eta Irrin Lagunen ikuskizuna egongo dira arratsaldean. Hala, trikiti eta pandero doinuekin Mirari eta Aintzane egun guztian giroa alaitzen ariko dira.
Meza entzun, eta ohiturazko aurreskuaren ostean, urtero legez, ikusmina sortuko du
dantza solte txapelketak. Aurten, gainera, lehenengoz nagusien txapelketa izango da, eta zazpi bikotek izena eman dutela jakitera eman dute.
Bikote irabazleak txapelagaz eta zapiagaz batera, 300 euro jasoko ditu. Bigarren geratzen direnek 260 euro irabaziko dituzte, eta hirugarrenek 230 euro. Era berean, saririk gabe geratzen direnek 110 euroko dieta edukiko dute.
Bestalde, Paella Txapelketako lehen lau sarituei Barrenetxek emandako barazki sortak emango dizkiete.
Halaber, arratsaldeko mus eta briska txapelketetarako ere sari ederrak prestatu dituzte San Martin Kofradiako kideek. Bikote irabazleek txapelak eta 150 euro jasoko dituzte, eta bigarrenek 100 euro. Hirugarren bikote sailkatuak 80 euro irabaziko ditu, eta laugarrenak 50 euro. Mus eta briska txapelketetan parte hartzeko bikoteko 12 euro ordaindu behar dira.
Bestalde, Ispasterren Ikusgarri elkarteko Luis Eraso artisauaren eskutikĀ
motosierra erabiliz askotariko irudiak zelan egiten dituzten ikusteko aukera izango dute herritarrrek. Aurreko urteetan, esaterako, dantza edota herri kirol erakustaldiak egon izan dira, eta oraingoan erakustaldi bitxia antolatu du Ispasterko Udalaren jai Batzordeak.

Iaz Ispasterren egin zuten herri kirol erakustaldia.
Arratsaldean, berriz, lau erregetara jokatuko dituzte Mus eta Briska Txapelketak. Briskan bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira, eta musean, berriz, 20 euro bikoteko. Sariei dagokionez, bietan txapelak eta batutakoaren %50 jasoko dituzte irabazleek. Bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuentzat garaikurrak egongo dira, eta hirugarren (batutakoaren %30) eta laugarren (batutakoaren %20) bikoteek diru-saria ere izango dute.
EGITARAUAK:
MARKINA-XEMEIN:
UZTAILAK 2 DOMEKA
- 11:30. Herri meza Martin Deunaren baselizan.
- Ostean. Ohiturazko aurreskua.
- 13:00. Nagusien Dantza Solte Txapelketa.
- 14:00. 30. Paella Txapelketa.
- 16:30. Umeen jolasak.
- 17:00. Joxe Barenda 33. Mus eta 30. Briska Txapelketa.
- 17:30. Euskararen Taupadak ikuskizuna, Tiritatxo eta Martin Bertsorekin.
- 19:00. Zozketa eta txokolatada.
ISPASTER:
UZTAILAK 4 MARTITZENA
- 12:00. Meza santua Martin Deunaren baselizan.
- 13:30. Motosierra irudiak (egurrezko irudiak egingo dituzte motosierra erabiliz).
- 18:00. Mus eta Briska Txapelketak.