Ondarroa Arraun Elkarteko kideak
zapatua [uztailak 1] noiz helduko zain daude, Eusko Label Ligan debuta egiteko. Ilusio eta urduritasun egunak dira: “Urduritasun apur bat eduki egin behar da, hori ona da eta!”. Herrian azken egunotan nabari dute arraunlariek zapatua iristear dagoela, “jendeak beti baitu zerbait esateko”.
[ASTEBURUKO ESTROPADAK]
Iazko arraunlari gehienak egongo dira aurten ere
Antiguako Ama traineruan. Taldearen muina mantenduta, prest daude ligari ekiteko. Lehen aldia izango da Ondarroa Arraun Elkartea TKE ligan ariko dena, eta taldearentzat ez ezik, ia arraunlari guztientzat ere
debuta izango da. Bakarrik Jon Iriondo entrenatzaile eta arraunlaria eta Unai Salegi eta Manuel Lasarte arraunlariak aritu dira maila horretan.
Duela sei uda KAE2 ligan arraun egiten zuen talde hartatik gehienek jarraitzen dute gaur egun
Antiguako Ama-n, eta hori izan da taldearen eboluzioaren gakoetako bat. Arraunlariek beraiek aitortzen dutenez, “Ondarroarentzat gauza handia da” liga horretan aritzea, eta are handiagoa oraindik hainbeste herritarrek arraun egitea
Antiguako Ama-n Eusko Label Ligan: “Herriko traineruan hainbeste ondarrutar egoteak momentu zailetan indarra ateratzea dakar, arraun egiten dugun taldea gurea delako, herrikoa, maitatzen duguna”.

Ondarrutarrak izango dira aurten ere arraunlari gehienak.
Azpimarratu dute “taldeari ere ilusioa egiten diola herria beraiek urte osoan egindako lanaz gozatzen ikusteak”. Aurreko denboraldia joan zen moduan joanda,
herriak asko lagundu zion arraun elkarteari, eta berotasun hori sumatu zutela diote arraunlariek.
[ASTEBURUKO ESTROPADAK]
Iazko denboralditik hona ez dela gauza askorik aldatu nabarmendu dute; ez taldeari dagokionez, ez arraunketari dagokionez ez etaelkartearen filosofiari dagokionez. Entrenamenduak zertxobait aldatu dira, baina
lan egiteko modua berdina da. Entrenamenduen maiztasuna eta kopurua aldatu dira gehienbat, bederatzi asteburutan hamazortzi estropada jokatu beharko baitira. Liga bera laburragoa izanda, iaz baino egun gutxiagotan estropada gehiago jokatuko dituzte.
Arraunlariek beraiek aitortzen dutenez, Ondarroarentzat gauza handia da liga horretan aritzea, eta are handiagoa oraindik hainbeste herritarrek arraun egitea
Helburua. Arraunlariek argi daukate euren helburua zein den: “Inork nahi ez dituen 11. eta 12. postuak saihestea. Hori lortuz gero, estropada bakoitzak markatuko du hurrengorako helburua”. Helburu hori lortzeko gakoak ere argi utzi dizkie Jon Iriondo entrenatzaileak bere arraunlariei: “Entrenamendu eta estropada bakoitzean gozatzea, bakoitzak bere %100 ematea, eta gerra ematea lehen paladatik azken paladaraino”.
[ASTEBURUKO ESTROPADAK]
Eta helburu hori lortze aldera,
zenbait fitxaketa egin ditu taldeak: Beñat Apraiz gernikarra, Manuel Lasarte oriotarra eta lehenago ere taldeko arraunlri izanak ziren Aner Agirre, Eneko Azkarate eta Mikel Peña ondarrutarrak. Hauez gain, Xabat Olaetxea gaztea ere bere esanetara edukiko du Iriondok.
Talde berria izateak bere alde onak zein txarrak dauzka, kirol guztietan moduan. Arraunlarien ustez, alde txarrena esperientzia falta izan daiteke, baina horri aurre egteko modurik onena ere badaukatela aitortu dute: “Momentu zailei aurre egiteko modurik onena gure arteko giro ona mantentzea izango da”.

Jon Iriondo entrenatzaileak argi utzi dizkie helburuak bere mutilei
Bidaia luzeak. Orain arte ez bezala, aurten Galiziaraino bidaiatu beharko du Ondarroa Arraun Elkarteak. Zortzi ordu pasatxoko bidaia furgonetaz egin beharko dute, eta horrek bakoitzaren bizitza pertsonalean eragina izango du. Goi mailako arraunlariak dira, baina ez profesionalak. Galiziako bidaiak egiterakoan bakoitzak ordu libreak edo kasu batzuetan egun osoa hartu behar izaten du jai lantokian.
Aitortu dute
gogorra izango dela ahalegin hori egitea, Galiziatik ordu txikietan iritsi eta goizean goiz lanera joan behar izatea berriro, baina herriko trainerua defendatzeagatik hori eta gehiago egiteko prest daude.
[ASTEBURUKO ESTROPADAK]
Aurtengo Eusko Label Liga zelakoa izango den aurreikusten saiatzen dira arraunlariak, nahiz eta jakin gero estropada bakoitzak kokatuko duela talde bakoitza bere lekuan. “Denok dakigu talde batzuk, hiru edo lau, goiko postuetan egongo direla, baina beste guztion nondik norakoa lehen asteburuek markatuko dute”. Argi utzi nahi izan dute lehen aste horretan gertatzen denak ez duela ezer bermatuko, “baina talde bakoitza dagokion lekuan kokatzen hasteko” balio izango duela.

Gotzon Arrasate arraunlaria da taldeko beteranoena.