Uhagoneko terraza, gainezka
Eguraldi ona aprobetxatuta, asteburuko kontzertuak kalera atera ditu asteburuan, Uhagon kulturguneak. Uhagoneko terraza izan zen lehen agertokia, zapatuan. Bertan, Doctor Deseo taldeko sorrerako musikariekin gozatzeko aukera izan zuen publikoak, aspald...

Eguraldi ona aprobetxatuta, asteburuko kontzertuak kalera atera ditu asteburuan, Uhagon kulturguneak. Uhagoneko terraza izan zen lehen agertokia, zapatuan. Bertan, Doctor Deseo taldeko sorrerako musikariekin gozatzeko aukera izan zuen publikoak, aspaldiko kantak oroituz. Domekan, berriz, Arkupe aurrean elkartu ziren jazz zaleak Girls in Band taldearen doinuekin hunkitzeko.