Akordeoi, bateria eta piano doinuak, Andra Mari elizan
GAUTEGIZ ARTEAGA // Andra Mari elizak soinu berezia izango du zapatuan; izan ere, Durangoko Herri maite akordeoi taldeak bisitatuko du Gautegiz Arteagako eliza. Herrian egon bakoa den talde horrek ordu eta erdiko saioa eskainiko du, 20:00etan hasita. A...
GAUTEGIZ ARTEAGA // Andra Mari elizak soinu berezia izango du zapatuan; izan ere, Durangoko Herri maite akordeoi taldeak bisitatuko du Gautegiz Arteagako eliza. Herrian egon bakoa den talde horrek ordu eta erdiko saioa eskainiko du, 20:00etan hasita. Akordeoi soinua ez ezik, pianoarena eta bateriarena ere entzun ahal izango dira. Durangoko taldekideen artean, Nabarnizko Ugaitz Oñarteetxebarria eta Gautegiz Arteagako Goretti Zarrabe egongo dira.