Eskulan ikastaroko ikasleek ikasturtean egindako lanak ipini dituzte erakusgai, Busturiko Altamira auzoko kultur etxean. Erakusketa uztailaren 28ra arte bisitatu ahalko da. Bertan, kolore eta material ezberdinekin egindako kutxak, hautsontziak, margola...
Eskulan ikastaroko ikasleek ikasturtean egindako lanak ipini dituzte erakusgai, Busturiko Altamira auzoko kultur etxean. Erakusketa uztailaren 28ra arte bisitatu ahalko da. Bertan, kolore eta material ezberdinekin egindako kutxak, hautsontziak, margolanak, pitxerrak, aulkiak, mahaiak… ikus daitezke. Aurten, gainera, Arrotegi zaharren egoitzako egoiliarrek egindako lanak ere jarri dituzte ikusgai mahai batean. Boluntarioak joaten dira egoiliarrekin eskulanak egitera. Zeramikak, berriz, Enrike Arzubiaga eskultorearen laguntzagaz egiten dituzte.