Domekan [uztailak 2] 100 urte betetzen dira Lekeitioko abestirik ezagunetarikoa inspiratu zuen istorioa gertatu zenetik:
Aeroplano bi pasata, bat itsasora jausi…. Hori dela eta, mendeurrena ospatzeko,
ekitaldi berezia egingo da San Pedro jaien baitan. Ekitaldia domekan bertan izango da,
18:00etan,
portuan.
Lekeitioko Udalak azaldu dueneZ,
1917ko uztailaren 2an, Kantauriar kostaldea ikuskatzen omen zeuden ur-hegazkin frantziar bi pasatu ziren Baionatik Matxitxakorantz 17:00ak aldera. Ordu betera, bueltan zetozela, hegazkin bietatik bat itsasoratu egin zen, matxuratuta, Lekeitioko portutik bospasei milietara. “
Miren Begoña ontziak ekarri zuen Itsas Armada frantziarraren aeroplano matxuratua Lekeitioko barraraino. 20:30ak aldera heldu zen komitiba, ikuslez gainezka zegoen Lekeitioko portura. Severiano Mendiola zen
Miren Begoña ontziko patroia”.
Aeroplanoaren argazki zaharra. Irudia: Lekeitioko Udala
Bertan egunean ezin izan zenez egin, biharamunean alkateak Bizkaiko Gobernadore Zibilari telefonoz deitu eta gertakizuna azaltzeko karta bat bialdu ziola jakitera eman du udalak. “Orduan hasi zen korapilo diplomatiko-burokratikoa… Biharamunean, frantziar arrantzontzi armatu bi etorri ziren isla atzera eta nagusia batelean hurbildu omen zen Lekeitiora”.
Badirudi, frantzesak,
Sabino Erkiaga Sabino Marraxua Ama Antiguakua ontziko patroiarekin jarri zirela harremanetan, hegazkina portutik ateratzeko asmoarekin, baina Bilbotik heldutako aginduak zirela-eta ez zuten ezer lortu, eta arratsaldeko laurak aldera alde egin zuten. “Asentsio Gezuraga komandantziako arduraduna zen, eta gertatzen ari zenaz ohartu zenean, Sabino Erkiagari hegazkina ez ateratzeko agindua eman zion, arazo larriak egongo zirelakoan”.
Ur hegazkin frantzesa
uztailaren 5era arte egon zen Lekeitioko portuan, itsas agintaritzek arazo burokratikoak konpondu zituztenera arte.
Guzti horren ondoren, lekeitiarrek gertakizunari buruzko
KANTA bat egin zuten:
Aeroplano bi pasata bat itsasora jausi (bis).
Ekarri
Severianok ekarri (bis) Severianok
barran pondo emonda itxi. Goixeko sei tt’erdijetan
Asentsio burutsik (bis).
Sabiño
ezeik eruan Sabiño (bis)
ezeik eruan
bestela danok preso.