Tronpeta eta piano kontzertua egongo da gaur [uztailak 1] Uhagon kulturgunean.
Vicente Olmos trompetak eta
Itziar Barredo piano jotzaileak
Playing Opera diskako lanak joko dituzte. Kontzertua
20:30ean izango da
Uhagon kulturgunean; eguraldi ona badago terrazan eta bestela, barruan.
Itziar Barredo eta Vicente Olmos kontzertuan. Argazkia: Uhagon kulturgunea
Maila goreneko bi musikariek, zuzenean aurkeztuko dute beraien lana. Opera ezagunen piezak, trompeta eta pianoz. Nabarmentzekoa da, Playing Opera lanakĀ
zilarrezko domina jaso zuela World Music Awards sarietan, baita lan bikainaren errekonozimendua ere.
Playing Operak entzulea opera munduan bidaiatzera eramaten duela azaldu dute musikariek. J.B. Arban (1825-1889) Parisko kontserbatorioko irakasleak XIX. mendean sortutako fantasiak direla zehaztu dute, eta zaletuak
harritzea izango dute helburu.