42 urteko gizon bat atxilotu dute, ustez lapurretan egitearren
42 urteko gizon bat atxilotu zuten domeka goizean Ondarroan, ustez etxe batean lapurreta egin zuelakoan.Segurtasun Sailaren arabera, indarrez sartu zen lursail batean dagoen etxebizitza batera. Kaltetuak 10:30ak inguruan deitu zuen Ondarroako Ertzain e...
Segurtasun Sailaren arabera, indarrez sartu zen lursail batean dagoen etxebizitza batera. Kaltetuak 10:30ak inguruan deitu zuen Ondarroako Ertzain etxera, lapurreta bat jasan zuela esanez.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren esanetan, atxilotuak barra bat erabili zuen eraikineko leiho bat behartzeko, eta etxearen ondoko materialak biltzeko etxolako atea ere behartu egin zuen.
Ertzainak lapurraren bila hasi ziren, eta etxetik hurbil, gizon bat aurkitu zuten, lo-zaku bat, kazola bat, eskuargi bat, kontserba latak eta erlijio-irudi bategaz. Ertzainek baieztatu ahal izan zuten kaltetuagaz egon eta gero, aipatutako guztia etxean lapurtutako materiala zela. Motxilaren barruan, eskularru batzuk eta ustez etxeko leihoa eta etxolako atea indarrez zabaltzeko erabilitako 80 bat zentimetroko barra bat ere bazeramatzan gizonak. Ebidentzia horiekin guztiekin ustezko lapurra atxilotu egin zuen Ertzaintzak.
Aurrekariak
Gainera, aurrekariak ere baditu beste zenbait lapurreta egitearren. Horrez gain, epaitegien zenbait agindu ere betetzeke zeuzkan.
Lapurtutako materiala etxeko jabearen esku dagoela baieztatu du Segurtasun Sailak.