Iriondok eta Ibarluzeak eskuratu dute Xistera Zirkuituko lehen garaipena
Gazte mailan Alex Goitiandia eta Jon Ruiz izan dira nagusi. Emozioz betetako finalak jokatu ziren zapatuan Markina-Xemeinen. Azken set-ean erabaki dira maila bietako finalak2017ko Avia Xistera Zirkuituko lehen finala jokatu da asteburuan, Markina-Xemei...
Gazte mailan Alex Goitiandia eta Jon Ruiz izan dira nagusi. Emozioz betetako finalak jokatu ziren zapatuan Markina-Xemeinen. Azken set-ean erabaki dira maila bietako finalak
2017ko Avia Xistera Zirkuituko lehen finala jokatu da asteburuan, Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitatean. Nagusien mailan Julen Iriondo Berriatuko eskolako pilotariak eta Jon Ibarluzea Markina-Xemeingo atzelariak lortu dute garaipena, Telmo Manterola eta Mikel Manzisidor hirugarren set-ean menderatu eta gero. Gazte mailan, berriz, Alex Goitiandia markina-xemeindarra eta Jon Ruiz Berriatuko eskolako pilotaria izan dira nagusi.Partida parekatua izan zen hasieratik, nagusien mailakoa. Lehenengo jokoan, Manterola eta Manzisidor izan ziren nagusi. Berehala jarri ziren aurretik urdinak, eta lasaitasun gehiagogaz jokatzeko aukera izan zuten.
Bigarren set-ean, Iriondok eta Ibarluzeak lortu zuten aurretik ipintzea hasieratik, eta apurka-apurka aldeak handitzen joan ziren. Set bana esku artean, hirugarren set-a izan zen erabakigarria garaipena lortzeko.
Hirugarren set erabakigarrian, urdinek lortu zuten lehen tantoa, baina Ibarluzeak eta Iriondok ez zuten etsi, eta Manterolaren eta Manzisidorren akatsez baliatu ziren bost tantoak egin eta Avia Zirkuituko lehen garaipena lortzeko.
Gazteak
Azken set-ean erabaki zen baita ere Alex Goitiandia eta Jon Ruizen garaipena. Partidaren hasieran, Goitiandia etxeko pilotaria gustura aritu zen frontoiko lehen koadroetan, eta Ruizen atzeko laguntzagaz, markagailuan aurrea hartzea lortu zuten urdinek. Apurka-apurka, jokoan sartzen hasi ziren Zuhaitz Arrillaga mutrikuarra eta Gorka Segurola zumaiarra ere, baina ezin izan zituzten urdinak harrapatu.
Gauzak alderantziz joan ziren bigarren set-ean, eta alde handiagaz lortu zuten garaipena Arrillagak eta Segurolak. Hala ere, hirugarren set-ean Goitiandiak eta Ruizek kantxara atera zuten berriro, hasierako joko ona, eta Avia Xistera Zirkuituko lehen finala irabazi zuten.