'Lekittarra-Elecnor BM' zortzigarren sailkatu da Zumaiako uretan
Donostiarrak irabazi du Zumaiako banakako erlojupekoa. Emakumezkoen Gipuzkoako Ligan, Lea-Artibaik bederatzigarren eta hamargarren egin duKAE 1 ligako taldeek banakako erlojupekoa lehiatu zuten Zumaian, domekan. 19:11.56 denboragaz, Donostiarrak eskura...
Donostiarrak irabazi du Zumaiako banakako erlojupekoa. Emakumezkoen Gipuzkoako Ligan, Lea-Artibaik bederatzigarren eta hamargarren egin du
KAE 1 ligako taldeek banakako erlojupekoa lehiatu zuten Zumaian, domekan. 19:11.56 denboragaz, Donostiarrak eskuratu zuen 32. Zumaiako Ikurrina. Harengandik 2 segundo eta 10 ehunenera sailkatu zen Santurtzi. Lekeitiarrek ez zuten egun ona izan, eta 19:40.46 denboragaz, zortzigarren geratu ziren erlojupekoan.KAE 1ean estropada bakarra eduki dute asteburuan, eta orain arteko jardunaldietako emaitzak batuta, Donostiarrak lidertzari eusten dio 47 puntugaz.
Hiru puntu gutxiago dauzka Santurtzi-Iberdrolak, eta Lekittarra-Elecnor-BM sailkapeneko hirugarrena da, 34 puntu eskuratuta. Hain zuzen, puntu bakarrera dauka Zumaia, eta Deusto-Bilbao eta Zarautz-Navascal bosgarrenak eta seigarrenak 32na puntu dituzte.
San Juanen nagusitasuna
Bestalde, Gipuzkoako Emakumezkoen VIII. Traineru Ligari dagokionez, San Juan-Iberdrolak irabazi ditu asteburuko Donostiako bi estropadak. Halaber, bietan Hibaika eta Orio bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
Zapatuan 11:32.80 denboran burutu zuen lehia, eta 13 segundo eta bi ehunenera sailkatu zen Hibaika. Lea Artibai-Cikautxo azken postuan sailkatu zen, 13:19.27 denboragaz.
Domekan 11:22.55 markatu zuten sanjuandarrek, eta 7 segundo eta 49 ehunenera heldu ziren Hibaikako neskek. Lea-Artibaiko taldea bederatzigarren sailkatu zen (12:49.64).