Neguko giroan dastatu dituzte Gernikako piperrak eta ardoa
Uda sasoiko produktua da Gernikako piper berdea, eta udako azoka berezietan bere lekua izaten du urtero. Aurten, baina, neguko giroan egin dute Gernikako piperraren aurkezpena.Zapatuan egin zuten azoka berezia, Gernika-Lumoko merkatu plazan. Bertaratut...
Zapatuan egin zuten azoka berezia, Gernika-Lumoko merkatu plazan. Bertaratutakoek piperra eta ardoa dastatzeko aukera eduki zuten.
Horiez gain, bestelako produktuak erosteko aukera ere eduki zuten herritarrek: Urdaibaiko nekazarien mahaietan ugariak izan ziren tomateak; hala ere, tokiko barazkiak ere salgai eduki zituzten. Era berean, ohikoa den legez, ogia, euskal pastela, gazta, txakolina, ardoa, patea eta bestelako produktuak ere bere tokia izan zuten azokan. Artisauen mahaiak ere egon ziren.
Uztaileko azoka berezia izan zen zapatukoa. Abendura bitartean, azoka berezia egiten du Gernika-Lumoko Udalak hileko lehenengo zapatuan.