Momentuz, hegaluze arrantzu handirik ez dutela egin aitortu dute Ondarroako portuan lehorreratu diren zenbait arrantzalek. Hasiera ona izan ez den arren, itxaropentsu agertu dira, azken bi egunetan iragan astean baino hegaluze gehiago eta handiagoak ikusi dituztela eta. Kontuan hartu behar da pasa den astean itsaso nahiko txarra egon zela, eta horrek eragina izan duela aste honetan porturatutakoan.
Tamaina handiko hegaluzearen 5.042 kilo lehorreratu dira Ondarroan; tamaina ertainekoaren 6.344 kilo, eta tamaina txikikoaren 672 kilo. Guztira, 12.058 kilo porturatu dituzte Ondarroan aste honetan.
Hegaluze handienaren kiloa izan da Kalare Deuna arrantzaleen kofradian garestien saldu dena. Kiloak, 9,44 euroko bataz bestekoa egin du. Hegaluze ertainaren kiloa 6,53 eurotan saldu da, eta txikiarena 3,86 eurotan.
Bestalde, antxoaren azken kiloak ere porturatzen ari dira ontziak Ondarroan. Aste honetan, 1,868 kilo lehorreratu dira, 3,30 euroko bataz besteko prezioan.
Gaur goizean Ondarroako portuan zegoen giroa.