23. Bizkaiko Itzuliaren 2. etapa lehiatuko da bihar, Markina-Xemeinen
Junior kategoriako 33 taldetako txirrindulariek parte hartuko dute. 16:30ean hasiko da Markina-Xemeingo etapa. 78,6 kilometro egin behar izango dituzte txirrindulariekGaurtik domekara lehiatuko den 23. Bizkaiko Itzuliaren bigarren etapa Markina-Xemeine...
Junior kategoriako 33 taldetako txirrindulariek parte hartuko dute. 16:30ean hasiko da Markina-Xemeingo etapa. 78,6 kilometro egin behar izango dituzte txirrindulariek
Gaurtik domekara lehiatuko den 23. Bizkaiko Itzuliaren bigarren etapa Markina-Xemeinen hasi eta amaituko da bihar. Balmasedako Txirrindulari Elkarteak urtero antolatzen duen etapakako itzulian, junior kategoriako txirrindulariek parte hartuko dute.Guztira, lau etapa izango dira: Balmaseda-Trapagaran (77,1 km), Markina-Xemein-Markina-Xemein (78,6 km), Karrantza-Pozalagua (85,5 km), eta 4. etapa osatuko duten bi lasterketak, Sopela-Sopela (69,4 km) eta Balmaseda-Balmaseda (11,9 km).
Markina-Xemeindik 16:30ean irtengo dira txirrindulariak, eta amaiera 18:30ak aldera izango dela aurreikusi dute antolatzaileek. Irteera eta helmuga Aldaola kalean egongo dira.
Lea-Artibaiko herri askotatik igaroko dira txirrindulariak. Hurrengoa izango dute ibilbidea: Markina-Xemein, Berriatua, Ondarroa, Lekeitio, Oleta, Milloigane, Plazakola, Markina-Xemein, Iruzubieta, Ziortza-Bolibar, Gontzugaraigane, Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Oleta, Milloigane, Plazakola eta Markina-Xemein.
Tarte puntuagarriak
Bi mendate zeharkatuko dituzte ibilbidean, biak puntuagarriak: 3. kategoriako Milloi (4,6 km), eta 2. kategoriako Gontzugarai (2,5 km). Tarteko helmugak, berriz, Berriatuan eta Markina-Xemeingo saihesbidean egongo dira.
Bizkaian kategoria horretan egiten den lasterketa bakarrak maila handiko talde eta txirrindulariak batuko ditu. Madril, Castello, Kantabria, Gaztela eta Leon, Andaluzia, Galizia, Valentzia, Asturias, Ingalaterra, Belgica, Portugal, Frantzia, Araba eta Bizkaiko 33 taldek eman dute izena itzulirako.