Aniztasun sexualaren aldarrikapena
Herritar batzuen ekimenez eta Ondarroako Udalaren laguntzagaz, LGTBI eta transgenero banderak margotu dituzte Itsasaurre plazako bi eserlekutan. Europako beste hainbat herritan ere egin dute, ekainaren 28ko Aniztasun Sexualaren Nazioarteko Eguna ardatz...

Herritar batzuen ekimenez eta Ondarroako Udalaren laguntzagaz, LGTBI eta transgenero banderak margotu dituzte Itsasaurre plazako bi eserlekutan. Europako beste hainbat herritan ere egin dute, ekainaren 28ko Aniztasun Sexualaren Nazioarteko Eguna ardatz hartuta. Helburua, aniztasun sexuala eta bakoitzak izan nahi duena izateko duen askatasuna aldarrikatzea da.