Asteburuan bi estropada jokatuko dituzte, eta iazko garaile San Juanekin batera denbora onenak egiten dituzten beste hiru traineruk lortuko dute Euskotren ligarako sailkapena.
Lehen estropada zapatuan jokatuko dute, 17:30ean Orion. V. Orio Kanpina bandera izango da. Domekan berriz, Donostian jokatuko dute, 12:00etan; VI. Euskotren bandera izango da.
Euskotren liga abuztuaren 20an amaituko da, zapatu eta domekan Zarautzen bi jardunalditara jokatuko den estropadarekin.
Lea-Artibai trainerua.