Koaxi Triatloi Taldeak antolatuta, Gazte Akuatloia egingo dute zapatu goizean Ondarroako Arrigorri hondartzan.
Izen ematea 10:30etan zabalduko dute antolatzaileek, eta akuatloia
11:15etan hasiko da. Akuatloian, korrika eta igerian egin beharko dute parte hartzaileek. Korrika bi aldiz egin beharko dute, igerian egin baino lehen eta igerian egin ondoren.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, distantzia errazak izango dira parte hartzen duten ume guztientzat, eta gainera, parte hartzaile guztiek
“sari eta txalo berdinak” jasoko dituzte. Eskola Kirola programaren barruko ekintza denez, antolatzaileek
distantzia gehiengoak ezarriko dituzte, eta norbaitek laguntza behar izanez gero eurek eskainiko dietela laguntza.
Benjamin-aurrekoek 125 metro korrika eta 50 metro egin beharko dituzte igerian; benjaminek 250 metro korrika eta 100 metro igerian; alebinek 500 metro korrika eta 200 metro igerian eta txikiek 1000 metro korrika eta 400 igerian.
Ondarroako Gaztetxoen akuatloia. Argazkia: Koaxi