Lekeitioko Arropaineko Arraguako sorkuntza espazioa izan zen atzo [uztailak 6] Kaleka Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren lehen eguneko antzezlanen oholtza. Gaur [uztailak 6], berriz, Kalekaren atal berria inauguratuko da, Kaleka Scrach hain zuzen. Hasiberriak diren eta oraindik sortzen edo garapenean dauden lanen erakusketak hartzen ditu sekzio honek.
Hiru pieza izango dira atal berriaren barruan
.
Xabi Lozano Solo kataluniarraren eskutik, “Bufa & Sons” lana, atzo arratsaldean Arropaineko Arraguan. Argazkia: Lekeitioko Udala
Bridging de Silence, hiru emakumek sortutako europear proiektu baten barne dagoen soinudun instalazioa 17:00etan eta
20:00etan egongo da
Talan. 2013. urtean hasi Hrvoslava Brkus?i artista multimedia Kroaziarrak (Zagreb), Deidre Cartmill, poeta Ipar Irlandarrak (Belfast) eta Donostian bizi den Beatriz Txurruca, artista bisual eta performer nafarrak hasi zuten sorkuntza lana da.
Kofradia Zaharra ere, joan zen urtetik, Kalekaren beste espazio berezi baten bihurtu da, eta bertan bi mikro-antzerki aurkeztuko dira
18:30ean eta 20:00etan. Alde batetik, Lekeitioko antzerki talde amateurraren eskutik datorren
Muntu, eta bestetik, Calor konpainiaren
Martirio y Adela.
Bestalde,
Pensando en Wilbur antzezlanarekin estreinatuko da Kalekaren atal ofiziala,
21:00etan. Akrobazia, umore eta arriskuak batzen dituen ikuskizuna eskainiko du Alacantetik datorren Wilbur kale artistak.