Jubilatuentzako irteerarako domeka honetan izena eman behar da
Lea-Artibaiko udalerrietako jubilatuen elkarte guztietako kideek elkarrekin bazkalduko dute uztailaren 19an Urnietako Oianume jatetxean. Elkarte bakoitzeko jubilatu eta pentsiodunek goiz pasa leku desberdinetan egingo dute, eta 14:30ean bazkaltzeko bat...
Irteerara joateko asmoa duten munitibartarrek domekan [uztailak 9], meza ostean izena eman behar dute jubilatuen lokalean (29 euro ordaindu behar dira apuntatzerakoan). Irteerari buruzko informazioa jaso gura dutenentzat bi telefono zenbaki hauek eman dituzte: 676 98 23 18 eta 616 94 26 29.
Uztailaren 19an 09:00etan irtengo dira Munitibarko aparkalekutik. Goiz pasa Mutrikun egingo dute, eta besteak beste olatuen energia planta bisitatuko dute.